2012/09/17

Indarkeria matxista eta lege-hausteak


Azkenaldian indarkeria matxista eta gainerako indarkeria berdintzeko joera azaldu dute hedabideek. Horrela, emakumeen lege-hausteak “genero indarkeriatzat” jo ditu Deiak :
                                                              Iturria: Deia (2012/06/21)

Are gehiago, telebista publikoak ere indarkeria matxistaren salaketa faltsuak albiste bihurtu ditu:
                                                                               Iturria: Eitb.com (2012/07/09) 

Dena den, Espainian izaten diren lege-hausteen %9k salaketa faltsua du. Indarkeriamatxistaren kasuan, salaketa faltsuek kasuen %4 hartzen dute, hau da, gainerako lege-hausteen erdia. Hala ere, EiTBk ez du lapurretarik edo aseguru-etxeari iruzur egiteko suterik zalantzan ipintzen, ez eta horren salaketa faltsurik albiste bihurtzen ere:
                                                       Iturria: Eitb.com (2012/06/08)

Europan egunkariek ez dute lege-hausterik albiste bihurtzen, horikeriatzat hartzen baitute. Hortaz, lege-hausteak eta auto istripuak tokiko hedabideetan bakarrik azaltzen dira. Nazioarteko kazetaritzaren eredutzat hartzen duten Frankfurter Allgemeine Zeitung-ek ere ez du indarkeria matxistaren berririk ematen, salbu eta hilketak detaile morbosoak dituenean. Orduan, esaterako, Berlingo Kreuzberg auzoan ekainean emaztea hil, burua ebaki eta emaztearen burua balkoitik bota zuen gizon erasotzailearen berri emateko, burua ebaki zion terraza ageri zuen Frankfurter Allgemeine Zeitung-ek. Are gehiago, emakumeak ez zuen izenik; azken batean, “sei umeren ama” baino ez zen:
                                                   Iturria: Frankfurter Allgemeine Zeitung (2012/06/06)

Emakumeak hiltzen dituzten gizon matxistek ezaugarri bera agertzen dute: andrea menderatzeko behar besteko indarkeria erabiltzen dute. Horregatik, harremana amaitzean gizon matxistek emakumeak hiltzen dituzte. Hori azaldu ezean, hilketaren justifikazioa dakar:

                                                          Iturria: Sud Ouest (2012/07/03)

Idurre Eskisabelek Berrian kritikatu bezala, Sud Ouest-ek erailtzailearekiko enpatia azaltzen du: 80 bat urte zituen jubilatua, hiru hilabete lehenago 30 urteko neskato beltz batekin ezkondu zen, neskatoak utzi nahi zuen...

Indarkeria eta istripuak albiste bihurtu dituen kazetaritza espainiarrean (Hego Euskal Herian ere bai, beraz), albistegintzak indarkeria matxista lantzeko berezko esparrua landu ahal izan du. Lehendik ere, izen berezitua bazuen: “pasioaren eraginezko hilketak” ziren. Mugimendu feministak indarkeria matxistaren erantzukizun soziala azaleratu duenean, ordea, ohiko indarkeriarekin parekatzen hasi dira hedabideak.

2012/09/02

Kazetaritzak ere oporrak hartzen ditu

Langileen udako oporrak ziurtatzeko, hedabideek unibertsitateko ikasleekin kazetari-lanpostuak bete ohi dituzte. Kazetaritza ikasleei udako albisteen okerrak egozten dizkiote, baina, oporraldietan hedabideek inoiz baino akats gehiago eta larriagoak agertzen dituztelako. Adibidez, 2008ko datuei erreparatuta, Etb1ek eta Berriak uztailetik abuztura bitartean ohiko akats kopurua bikoiztu zuten.



                                                                                                              Iturria: Berria (2008/08/21)
Neurri batean, akats kopuru altuegia kazetariak bekadunekin ordezteko enpresa-erabakiari dagokio. Bekadunak ez dira kazetariak. Izan ere, lanean jasoko duten formazioan oinarrituta, ikasleek ez dute kazetarien lansari bera (erdia ere ez) kobratzen.
                                                                                             Iturria: Espacio Dircom

Lan-formazioa bideratuko duen kazetaririk egon ezean, aurtengo abuztuan honelako albisteak irakurri ahal izan ditugu:
                                                                                Iturria: Deia (2008/08/27)

Unibertsitateko ikasleek kazetaritza-formazioa badute. Hortaz, lan-eskarmentua baino ez zaie falta. Nire kasuan, 2002ko udan, albiste-agentzietako berri bat euskaratzen nenbilela, Espainiako poliziak ETAren bonba-auto bat atzeman ahal izan zuela idatzi nuen, xaflak “tolestuta” zituelako. Imanol MuruaUriak eta Xabin Makazagak nire testua irakurtzeko ardura zutenez, autoaren xaflak “bikoiztuta” zeudela argitu zidaten, erdaraz “dobladas” esaten baita. Euskaldunon Egunkariako artikulu hori, baina, ez dago sarean. Hemen gabezia hori azaldu beharko lukete.

Bekadunek kazetarien lanpostua ordeztu ahal izateko, haien lan-formazioa bideratuko duen kazetaria izendatzea ezinbestekoa da. Horrexek udako albisteen koherentzia ziurtatuko du. Esaterako, Deiak oroimen historikoari buruzko sail berezia daukanez, bertan Paco Etxeberria antropologoaren lanaren berri eman ohi du. Aranzadi Zientzia Elkarteko zuzendaria izanez, 1936ko gerran eraildakoen gorpuak hobietatik berreskuratzen ditu Etxeberriak. Hala ere, gizarte ataleko kazetaria ez zen Etxeberria identifikatzeko gai izan eta “euskal antropologo bat” esan zion:
                                                                              Iturria: Deia (2008/08/27)


Hurrengo egunean, informazioa zuzendu zuten:

                                                                               Iturria: Deia (2008/08/28)

Arinkeria horrek hedabidearen ildo editoriala eta, batez ere, jarduera profesionala zalantzan ipintzen ditu. Hala ere, badira bekadunei lepora ezin dakizkieken oporraldietako akats larriegiak. Alde batetik, ETAren balizko komunikatuak kaleratu eta gutxira zuzendu zuen Euskal Telebistak. ETB2k irailaren 27ko 'Teleberri 2'-an ETAren dokumentu horren berri eman zuen. Ondoren, zuzendu zuenDeiak informazioa egiaztatu barik zabaldu izanaren erantzukizuna EiTBko arduradunei egotzi zion eta ez, erredakzio-taldeari. 

Urte bi lehenago, ordea, ETArena ez zen beste komunikatu bat ere zabaldu zuen Berriak. Orduan, Diario Vascok jarduera armatuari buruzko kezka azpimarratu zuen, Real IRAren antzerako ETAren zatiketa. Horretarako, baina, ez zuen Berriaren izena aipatu ere egin:
  
                                                                                                 Iturria: Diario Vasco (2009/09/28)

Oraingoan, ordea, Alberto Suriok (Diario Vascoko kazetari-ohiak) zuzendutako ETBren informazioa egokitzat eman zuen Vocento taldeak. Are gehiago, egiaztatu bako albistea zabaldu izana gaitzetsi ere ez du egiten:
                                                                                                   Iturria: Diario Vasco (2012/08/27)

Bestetik, ETAren komunikatuen inguruko akatsak ez ezik, bekadunei leporatzerik ez dagoen hutsegite handiegiak ikusi ditugu. Esaterako, Libération egunkariak asteburu batez kioskoetan egoteko ezinbesteko betebeharrari eutsi ezin izana!
                                                                                                  Iturria: Libération (2012/09/02)

Horrenbestez, hedabideek udan albisteak modu arinegian lantzen dituzte. Kazetaritza-jarduera bera lausotu egiten dute eta hori ez dagokie bekadunei bakarrik. Kazetaritza ikasleen lan-formazioa gidatuko duen erredaktoreak hedabidearen nortasunaren berri emango die. Gainera, hedabideak eguneroko lanetik lortzen duen eskarmentua erredakzioan zabaldu behar du. Horrela, sailen arteko koherentzia bermatuko du. Alemanian, adibidez, albisteak binaka ikertzeko eta lantzeko tradizioa dago. Ondorioz, lan-jardunaren eskarmentua lantaldeari dagokio eta ez, kazetari bakar bati.